Ekintzak - 2025
Hurrengo jarduerak:
2025.03.09 Haurrentzako landaketa.
Martxoaren 9an, igandea, haurrei zuzenduriko zuhaitz landaketa egingo dugu eta bertara gonbidatzen zaituztegu. Morkaiko Mendizale elkarteak, Elgoibarko Izarraren Atxutxiamaika Sailak eta Elgoibarko Baso Biziak elkarteak, beste zenbait herritarekin batera osatutako Naturaren Ezagutza sustatzeko aurtengo egitarauaren barruan egingo den lehen ekintza izango da. Muskiritzuko magalean dagoen lursail batean izango da landaketa.
Mintxetako aparkalekuan elkartuko gara goizeko 9:30ean. Han autoak beteko ditugu eta landaketa lekura abiatuko gara. 12 urtetik beherako haurrak heldu batek lagunduta etorri beharko dira.
Anima zaitezte, egun paregabea pasako dugu eta!
-
✍🏻 IZEN EMATEA: https://labur.eus/GNE25
-
🗓 EGUNA: martxoak 9, igandea.
🕤 ORDUA: 9:30.
⛳ LEKUA: Mintxetako aparkalekua.
💦 URA: etxetik ekarri.
🥪 JANARIA: hamarretakoaz gu arduratuko gara.
🥾 ARROPA ETA OINETAKOAK: mendiko edo gomazko botak eta arropa erosoa.
⚒ ESKULARRUAK ETA TRESNAK: gu arduratuko gara, @bellotaeurope-ren laguntzarekin.
⏳ IRAUPENA: bazkalordurako etxera itzuliko gara
Gure Natura Ezagutzen
Morkaiko Mendizale elkarteak, Elgoibarko Izarraren Atxutxiamaika Sailak eta Elgoibarko Baso Biziak elkarteak, beste zenbait herritarrekin batera aurten ere urteko programa bat prestatu dugu elgoibartarren artean naturarekiko zaletasuna sustatu eta Elgoibarko nahiz inguruetako natura-ezagutza areagotzeko helburuarekin. Ekintza bakoitzaren zehaztasunak data gerturatu ahala zabalduko ditugu. Lehenengoa asteburu honetan izanik, adi hurrengo post-era!
Aurten egindako jarduerak:
2025.02.08 Landaketa
Bueltan gara neguko landaketa denboraldiarekin jarraitzeko!
Hurrengo landaketa otsailaren 8an egingo dugu, Muskiritzuko magalean. Mintxetako aparkalekuan geldituko gara eta handik kotxeetan igoko gara.
Zuen laguntza behar dugu BERTAKO BASOAK BERRESKURATZEKO, ANIMATU!!!
Izen ematea:
Bidali e-mail bat, osteguna 6 baino lehen, izen abizena, adina eta herria zehaztuz, info@elgoibarkobasobiziak.org helbidera. Gaia: Zuhaitz landaketa.
HITZORDUA
OTSAILAK 8, LARUNBATA.
ORDUA: 09:00etan.
LEKUA: Mintxetako aparkalekuan.
URA ekarri etxetik.
ARROPA eta OINETAKOAK: mendiko edo ur botak eta arropa erosoa. Eguraldiaren arabera euri arropa ere badaezpada.
ESKULARRUAK eta TRESNAK: gure kontu Bellota Europeren laguntzarekin.
IRAUPENA: etxera itzuliko gara bazkaltzera.